Denboraldia hasteko prest pelotariak

Udarako azken Torneoa amai­tu berri da, Euskal Jaie­ta­koa Donostiako Trinitate pla­zan, eta ia denborarik gabe aste honetan bertan hasiko da denboraldi berria Gipuzkoako Txapelketaren hasierarekin. 

Amaitu berri den den­bo­raldia ezin hobeto bukatu zu­ten hernaniarrek. In­fantiletan Manex Martin eta Oier Ale­griak txapela jantzi zuten Pa­gazpeko Zabaleta eta Irae­tari 18-4 irabazi ondoren. Kade­teetan Xabier Apaolazak ere, Alde Zaharreko Soron­dorekin batera, txapela jantzi zu­en Zapirain eta Naldaizen aurka. 

Denboraldian zehar hamar txapela eta hogei final jokatu dira.


Bederatzi talde eta 26 pelotari Gipuzkoakoan 

Eta asteburu honetan Gipuz­koako Txapelketari emango zaio hasiera, baina hau 2019-2020 denboraldiko lehenengoa da. Bederatzi bikotek eman dute izena CD. Hernani tal­detik. Bederatzi talde ariko dira eta 26 pelotari. Kadete­etan hiru talde eta sei pelotari, jubeniletan sei pelotari eta bi talde eta senior edo nagu­sietan lau talde eta hamaika pelotari. Maila altua dago txa­pelketan eta helburu na­gusia ahalik eta talde gehien Euskal Herriko txapelketara sailka­tzea da.