Ikastaroen zozketa, gaur eguerdian

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 9a, 02:00

Ostiralean bukatu zen epea, Biteriko ikastaroetan aldez aurretik izena emateko; eta plazak baino jende gehiago dauden ikastaroetan, gaur egingo dute zozketa. Eguerdiko 12:00etan izango da, Biterin. Plaza dutenek, bihartik irailaren 16ra egin beharko dute matrikula, Biterin bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!