Ander Amonarriz azkarrena, Kronoeskaladan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 9a, 02:00

Kronoeskalada jokatu zuten larunbat arratsaldean Herna­nin, Ibaiondo poligonotik Pla­za­ra, Elkartasun Asteburua­ren barruan. Guztira, 26 partehar­tzaile elkartu zituen, Elkar­ta­sun Pedalkadak ekimenak.

Eta azkarrena, An­der Amo­narriz hernaniarra izan zen. 5:22 denboran osatu zuen ibilbidea, Ander Uzkudun bigarrenak baino minutu erdi azkarrago (5:51). Mattin Sanzbe­rrok osatu zuen podiuma (6:00), hu­rrengo biak gertu zituela: Jon?Iruretagoiena (6:02) eta Lan­der Ibarburu (6:09). 11 lagun aritu ziren, bakarkako proban.

Beste 15ak, taldekako proban aritu ziren, sei taldetan ba­natuta. Horien artean, Iñi­go Es­naolak, Jon Erdoziak eta Ai­tor Ortizek lortu zuten denbora onena (6:28).

Partehartzaile guztiek izan zituzten pintxoak, eta sagardo eta garagardoak bukaeran; eta sari berezia jaso zuen Amo­na­rrizek: Imanol Miner presoak eskuz egindako paretako erlojua eman zion Elias anaiak. Pineda harategiaren hainbat produktu ere zozketatu ziren.

«Primeran atera da, ekimen polita bezain gogorra. Elkar­ta­suna adierazteko hamaika mo­du daude, eta gaurkoan pedalei eraginez egin dugu», adierazi dute antolatzaileek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!