Buruz buruko finalean da Barrenetxea

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 9a, 02:00

Bigarrenez jokatuko du Endi­ka Barrenetxea hernaniarrak, Buruz Buruko Txapelketa Nagu­siaren finala. Baina pasea lor­tzeko, partidu haundia jokatu behar izan zuen, Endika Urru­tiaren kontra: 30-25 nagusitu zitzaion, semifinalean.

Oso berdindua eta lehiatua izan zen partidua, eta mar­kagailuari buelta eman behar izan zion hernaniarrak, biga­rren erdian. Izan ere, 15-19ko abantaila zeukan saldias­ta­rrak, partiduaren zati erabakiga­rri­ra iristean. Jokoan oso paretsu ari ziren, baina sakez lau falta eginak zituen Barrenetxeak, eta hori aprobetxatu zuen Endi­kak, tartetxoa egiteko (11-16 eta 13-18).

Sei tanto segidan, partiduari buelta emateko

Baina orduan hasi zen bere jo­ko onena erakusten herna­nia­rra: hobeto sakatu, pelota jai­tsi, eta jokoan nagusitu. Ho­rre­la pa­sa zen, 15-19 gal­tze­tik 21-19 irabaztera, sei tanto segidan egi­nez. Nola edo hala eu­­tsi zion Endikak, 21na ber­din­du­ta, eta bi tantora auke­rak man­tenduz (26-24); baina ordurako gehia­go zen herna­nia­rra, bai joko­an eta bai fi­si­koki: partidua­ren hasieran jo­koari eman­da­ko erritmo bizia sumatu zuen Saldiasekoak, bu­kaeran. Beste hiru tanto segi­dan lortu zitu­en hernaniarrak (29-24), parti­dua bere aldera eramateko. Guztira, 19 tanto egin zituen jokoan, eta beste zortzi sake­tik. Akatsak, aldiz, jo­koan hiru besterik ez, eta sa­ketik aipa­tu­tako lau faltak.

Orain, Javier Urriza txapel­du­na izango du kontrario fi­na­lean, 2016koan bezala. Da­to­rren larunbatean jokatuko du, Galarretan, pronostiko guztiak puskatzeko asmoz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!