Ate irekiak etzi, igeriketa taldeak

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 8a, 02:00

Denboraldia martxan da da­goeneko, Hernaniko Igeriketa Taldearentzat ere. Eta neska-mutil gehiago kirolera era­kar­tzeko asmoz, ate irekien jar­du­naldia antolatu du dato­rren as­teartean. Kiroldegian izan­go da, arratsaldeko 18:00etan hasita, ordubeteko saioan.

9 urtetik gorako neska-mu­til guztiek izango dute bertan parte hartzeko aukera: «tal­de­ko entrenatzaile eta igerila­ri­e­kin batera, taldea ezagutu eta proba egin ahal izango du­te, ate irekien jardu­nal­dian», au­rreratu dute Igeriketa Taldetik.

Gainera, nabarmendu du­te taldea «guztiz parte­har­tzai­lea eta barneratzailea» dela: «bertan dauzkagu, lehia­kete­tan parte hartzen duten nes­ka-mutilak, parte hartzen ez dutenak, eta baita arazo fisi­koren bat dutenak ere. Tal­de­an aukera izango dute ige­ri­ketan hobetzeko eta teknikak ikasteko, baina batez ere, pri­meran pasako dute», diote.

Horregatik, gonbitea lu­za­tu diete, «ura eta uretan ibil­tzea gustuko duten neska-mu­til guztiei», ate irekietan parte hartzera animatu daitezen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!