Bihar zabalduko du epea, Kantuz musika eskolak, gitarra ikastaroko matrikula egiteko. Datorren astean zehar, astelehenetik ostiralera, iazko ikasleek izango dute matrikula egiteko txanda; eta hurrengo astean, irailaren 16tik 20ra, ikasle berrientzat irekiko dute epea. Udaletxeko Herritarren Harrera Zerbitzuan egin behar da. Informazio gehiagorako, Hezkuntza Sailera deitu daiteke: 943 33 70 41.