Nazioarteko jaialdi gastronomikoa antolatuko du Amher elkarteak, beste urte batez, irailaren 29an. Atsegindegin izango da, eguerdiko 12:00etan hasi eta 14:00ak arte. Eta prestatzen hasteko, bilera deitu dute bihar, arratsaldeko 18:00etan, elkartearen egoitzan (Latsunbe, 42). Bertaratu eta parte hartzeko gonbitea luzatu diete, herritar, elkarte eta mugimenduei.