Sagardo txapelketa antolatu du Txantxangorri elkarteak, beste urte batez. Irailaren 20an izango da, eta bihar zabalduko da izena emateko epea, arratsaldeko 19:00etan. Aurreneko bi egunetan, astelehenean eta asteartean hain justu, elkarteko bazkideek soilik izango dute apuntatzeko aukera. Asteazkenetik aurrera, berriz, herritar guztientzat zabalduko dute izenematea. Txapelketaren 26garren edizioa izango da aurtengoa.