Bakailu, paella eta apar artean, bukaera ederra aurtengo jaiei

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 8a, 02:00

ARGAZKI ALBUMA - Zikuñagako jaiak 2019

Gaur bukatuko dira Zikuñaga auzoko jaiak, baina egun haun­dia dute aurretik, hainbat ekin­tza berezirekin. Horietako ba­tekin hasiko dute eguna.

Izan ere, berezia izango da gaur, Zikuñagako Amaren ome­nezko meza: «ia 40 urte igaro dira, Zikuñagako Amaren er­mi­ta bota zela; eta horrekin, au­zoko eta herriko historiaren zati bat galdu genuen. Orain, horrenbeste urteren ondoren, gal­dutakoa berreskuratzeko au­kera bat sortu da. Horrek eka­rri­ko du, hernaniarron zain­da­riarentzat, auzoan merezi duen etxea eraikitzea. Horregatik, es­kerrak eman nahi dizkiegu hau lortzeko lan egin duten guztiei», nabarmendu dute Zi­kuñagako auzotarrek. Eta be­re­zia izango da meza, baita ere, emanaldia eskainiko duelako Ozenki abesbatzak, bertan.


Lehiaketa eta txapelketaz josita, azkeneko eguna

Mezaren ondoren izango da, aurtengo nobedadeetako bat: bakailu lehiaketa. Baina ez da izango eguneko lehiaketa edo txapelketa bakarra, makina bat izango baitira, egun osoan zehar: marrazkiena, toka, bote eta igelarena...

Jumpinga, puzgarriak eta apar festa ere izango dituzte gozagarri, haur eta gaztetxoek; eta dantza egiteko tarterik ez da faltako, DJ Nemuxekin. Eta eguerdian, urteroko zita ma­ha­iaren bueltan: paellada herri­koia izango da.

Jaietako argazkien albuma ikusteko: www.kronika.eus


GAUR, igandea

10:00, Zikuñagako Amaren omenezko meza. Emanaldia eskainiko du Ozenki abesbatzak, bertan.

11:00, Bakailu lehiaketa.

11:00-13:00, Marrazki lehiaketa. 

11:00-13:00, Jumping eta puzgarriak. 

14:30, Paellada herrikoia.

16:00, Apar festa.

Ondoren, Marrazki lehiaketaren sari banaketa.

17:00, Helduen toka, igel eta bote  txapelketa. Arratsaldeko 16:00etatik 17:00etara eman behar da izena.

17:00-19:00, Jumping eta puzgarriak.

18:30, Txokolatada.

19:00, DJ Nemuxekin dantzaldia.

21:00, Zezen suzkoa, traka eta jaien amaiera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!