Hernaniko errugbi taldeak porrotarekin hasi zuen Euskal Liga, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 19a, 02:00

ETXEKO taldeak ezin izan zuen garaipenarekin hasi Euskal Liga, hala ere, zaleen aurrean emandako itxura, paregabea izan zen.

19 eta 33ko emaitzek, sentsazio «gazi-gozoak» utzi zituen Landaren. Hernaniko gazteek, bikain eutsi zioten lehen zatiari, hori dela eta, hasierako minutuak nahiko orekatuak izan ziren. Baina atsedenaldia iritsi aurretik, iparraldeko mutilek ensaio bat egin, eta aurretik jartzea lortu zuten. 

Bigarren zatian, Aviron taldeak nagusitasun handia­goa erakutsi zuen, eta partida borobiltzea lortu zuten. Her­na­niko errugbi taldeko anto­latzialeek adie­razi dute, ederki hasi zela Liga, bi taldeek izan baizuten errit­moa, inten­tsita­tea eta defentsa lan bikaina.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!