Hilaren 26tik 30era, Portuko tunela itxita egongo da

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 18a, 02:00

AURREKO urtean, arazo honen inguan jarduteko, bizilagunak, ikastola, eta udala bildu ziren. Eta bilera horretan, Elizatxo ikastolako sarrera eta irteera orduetan, kale mozketa egitea erabakia hartu zuten. 

Jarriko diren neurriak

Bihartik aurrera, adostutako hainbat neurri jarriko dira martxan, hainbat helburu lortzeko asmoz. Udalak adierazi duenez, «trenbideko tuneletik, Shangai taberna bitarteko eremuan, ibilgailuen abiadura murrizteko, oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta jendea lasaiago ibiltzeko».


Egingo diren lanak

Fase honetan beraz, honako lanak egingo dira: tunela txukundu eta piboteak jarriko dira, bidean pintaketa lanak egingo dira, eta ibilgailuen abiadura murrizteko hainbat elementu jarriko dira bidean zehar, hala nola, landare ontziak, aulkiak...

Aipatutako aldaketek, ez dute obra sakonik ekarriko, udalak adierazi du oso neurri «bigunak» direla, eta hilabete batzuk barru hauen balorazioa egingo dutela.

Portuko tunela itxita egongo da, abuztuaren 26tik 30era

Portuko tunela, itxita

Hori dela eta, lanak bihar ha­si­ko dira, eta tuneleko lanak egin bitartean, Portu eta Elizatxo auzoaren tartean dagoen tunela itxita egongo da, abuztuaren 26tik 30era

bitartean. Elizatxo auzora sar­tu eta atera ahal izateko, Oidi kaletik egin beharko da. Portu eta Osiñaga auzoetara joateko bide bakarra Kara­beletik izango da. «Sortu­ko diren eragozpenak denok ulertuko dugulakoan gaude» dio Udalak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!