Buruz Buruko Kutxabank txapelketa aurrera dijoa, eta gaur hasiko da beste fase bat: finalerdietako ligaxka. Urriza eta Ansa IIaren artean jokatuko dute aurreneko partidua, arratsaldeko 16:00etan hasita, Galarretan.
Urriza faborito, zazpigarren txapelaren bila
Estreinako partidua izango du gaurkoa Javier Urrizak Buruz Buruko Kutxabank txapelketan. Sei aldiz txapeldun izan denak Ansa IIa txapelketako sorpresa izan dena izango du aurkari. Partidu zaila izango da Ansa IIarentzat, baina galtzekorik gabe, dena emateko prest aterako da Galarretako frontoira.
Urrizak, aldiz, badaki lehenengo partidua zaila izan daitekeela eta tentuz aterako da, zazpigarren txapela irabazteko helburuarekin.