Agur eta ongi jin!

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 27a, 02:00

Tomas Arotzena Zubeldia

Hirurogei bat urte izanen duk elkarrekin mojetan ibili izana, gerora Biterin. Caralsola bertan ikasi genian...

Gazterik hasi hintzen lan munduan, ez ni ordea; estudiante tunante izaki, berandu­(xe)ago egin nian estrainekoa. Beti-Haserrekoen bizipenak... Aro bertsuan Burgoseko Pro­ze­sua, garai gatazkatsua, zinez; baina parrandarako sasoia ere izan genian, baita probextu ere, hik heuk ez luzaroan, egiari zor; izan ere, gazterik herriare­kiko engaiamenduari hertsiki lotu eta Txuzorekin batera etxetik ihes egin beharrean aur­kitu baitzineten. 43 urte da­goeneko! Marka da gero!

Data eta urte-epeei gagozki­ola, honatx bertzea: gaur etxe­­rako bidean izanen haiz, ia 30 urte espetxez espetxe eman on­doren (turismoaren onurak profitatzeko abagune paregabea!). Aipatu lez, gaur gure ar­tean izanen haugu; ika­si du­da­nez, Zabaleta-Apaola­za­­tar (a zer kasta!) sokakoek os­pa­tuko du­zu­en elkarren ar­te­­ko baz­ka­ri­an. Hunkigarria izanen da! (arra­zoi aunitz, tarteko). Ha­rro egon zaitezkete, bai horixe!

Egungo hainbat gazteren­tzat aipatu datek (60/43/30) ain­tzinakotzat badirudite ere, he­rritar beste askok, hagitz ongi oroitzen dizkiagu.

Bon, hire lagun den honen aldetik bertzerik ez. 

Errugbila­ri­en artean ere: aurrera bolie!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!