Antzerkia aire librean, udako asteburuetan

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 12a, 02:00

Gaurtik hasita, antzerki saio­ak egingo dituzte Vito Rogado eta Naiara Arnedok, Osiña­ga­ko­ auzoan. Errotaran Goikoa ba­se­rri­an i­zan­­go dira, uzta­i­le­ko eta abuz­tuko ia ostiral eta la­run­ba­t guztietan (abuz­tu­a­ren 9am eta 10ean izan ezik), arratsaldeko 18:00etatik au­rre­­ra. Javi Alon­soren zuzen­da­ritza­pean, bi ak­to­reek Va­lium obra an­tzez­­tu­ko dute. Nor­­be­raren bu­ru­­a en­ga­i­natu eta ez ga­ren per­­­­­­­tsonaren erre­a­li­ta­te fal­tsu­­a erai­ki­tze­ko oh­i­­tu­ran da­go­­ oinarrituta.


Antzerkia eta gero barbakoa, aire librean

Plan berezia eskaintzen dute Rogado eta Arnedok, Errotaran Goikoan. Antzerkia bera aire li­­­­brean egingo dute, Valium­te­atro izeneko antzokian. Ho­nen helburua da, «antzerkia dosi txi­ki­tan eskaintzea, udako hi­la­beteetan bakarrik», diotenez. Va­li­­umteatron toki muga­tua da­go, berrogeita hamar lagu­nentzako, eta asmoa da gi­ro be­­re­zi­a sortzea, an­tzez­le­en eta pu­­­­­­­­­­­bli­­koaren artean. 

Osiñaga auzoan dagoen Erro­ta baserrian dago koka­tu­ta Vali­um­teatro. Bertan, Vito Ro­gado eta Naiara Arnedok u­da osoan zehar antzeztuko du­­te, gaur es­treinatuko duten obra. «Valiumteatro espazio natu­ra­la da», dio Rogadok. Ho­rre­ga­tik, garrantzitsua da az­pi­­ma­­rratzea, eguraldi txarra edo eu­ria eginez gero, ez da­go­ela bes­te aukerarik, eta obra ber­tan b­e­hera geldituko dela.

Valiumteatrok arra­tsal­de­ko­ 18:00etan irekiko ditu ate­ak­­, eta­ 19:00etan hasiko da an­­­­­­­tzer­­kia. Ordubeteko irau­pe­na izan­go du, eta honen bu­ka­e­ran, bar­­­­­­­­­­­­­bakoa egingo da, ger­­tu­­­ratu di­renekin eta obra egin du­te­nekin batera. Sa­rre­rak 15 euroan daude sal­­­­gai, eta te­­le­fonoz edo­ta Wha­­­­­­ts­App bi­dez eskura dai­tez­ke 649­87­4184 zen­bakian. Erre­serba e­gin dai­­te­ke, ba­i­­ta e­re, javi­a­lon­so­@­mac­.com em­a­i­­lera idatzi­ta. Gaurko eta biharko sa­ioetarako sarrerak bukatu dira, da­­­­­­­goeneko.

Antzerkiko egunean eguraldi txarra eginez gero, bertan behera geldituko da plana. 

Valium, komedia antzerkia

Valiumteatro antzokiak ur­te­ak da­ra­ma­tza martxan uda­ko hi­la­­­­be­tee­tan, eta Valium ere, jada estre­inatu zu­ten ber­tan. Hala ere, ora­in­go honetan al­daketa txi­­ki bat­ dago: au­rre­ko­etan San­­­dra Fe­rrúsek an­tzez­­ten zu­en bi per­tsona­ietako bat­, Ro­­ga­do­rekin batera; eta orain­goan, be­­­rriz, Na­iara Ar­nedok hartu dio erre­le­bo­­a.

Lagun minak diren bi per­tsonaia irudikatuko dituzte, Rogadok eta Arnedok. Biek bizi dute mo­­­­mentu gorabehera­tsua, beren bizitzetan, eta hain­bat arazo dauzkate, nerbio-sis­te­ma aztora­tzen dietenak. Horiek kon­pondu nahian, arratsalde la­­tza bi­ziko dute, bi prota­go­nis­­tek. «Va­li­­­­­um gure burua en­gai­natzeko daukagun ohi­tura tuntunean dago oi­na­rrituta; ez garenaren pertsonaren itxu­ra ematean, ale­gia», di­­o Rogadok. 

Telesailetan eta zineman aritutakoa, Rogado

Aurrekoetan bezala, ez du hu­tsik egingo Rogadok, Valium obraren saio berri hauetan ere. Ibilbide pro­fe­si­onal oparoa du aktore gisa, eta an­tzer­kian ez ezik, telebistan eta zine­man ere aritu da lanean. Besteak beste, Aktore Eus­kal­dun One­naren Saria jaso zuen 2011an.

Eszenatoki gainean aktore lanetan aritu da, Te invito a una copla, La vida y sus cosas, El club de las mujeres invi­si­bles, Co­­mida para peces, Walt Dis­ney me jodió la vida, Sopa de Gan­­so, edota Bang obretan. 

Telebista munduan, berriz, Ciudad K, Cuestión de se­xo, Mi querido Klikowsky, Algo pa­­sa con López, edo La gran e­va­­sión telesailetan hartu du parte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!