Salaberriak eta Zugastik, irabazi

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 10a, 02:00

Garaipena lortu zuten astelehenean, Papelera Zikuñaga Tor­ne­oan, Salaberria eta Zugasti hernaniarrek. 22-19 nagusitu ziren, Lapkeko Izeta eta Oiar­pe­ko Iña­rraren kontra, jubeniletan. Beste partiduan, Gaztelekuko Artola eta Mu­­jika nagusitu ziren, Alde Zaha­rra­ko De La Torre eta Atxaren kontra (22-13). Gaur jokatuko dira beste hiru partidu, 18:00etan kirolde­gian: Añorgako Olaizola eta Orbegozo II, Oiar­pe­ko Etxe­berria eta Olaizen kontra, kadeteetan; Oiarpeko III eta Azpiroz, Gazte­lekuko Etxezarreta eta Zazpi Itu­­rriko Odriozolaren kontra, nagusietan; eta Pagola eta Insausti hernaniarrak, Añor­ga­ko Orbe­go­zo eta Olidenen kontra, nagu­sietan hori ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!