Espainiako Kopako bigarren Anartz Artola, denboraldia borobilduz

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 9a, 02:00

Sekulako denboraldia burutu du Anartz Artola Arin hernaniarrak, mendi lasterketetan; eta Zu­ma­ia Flysch Trailen bo­ro­bildu zuen, Espainiako Ko­pa­ko az­ke­neko proban. Lau­ga­rren sailkatu zen, 22 kilometro eta 850 metro positiboko proban, eta horrekin, bigarren bukatu zuen, junior mailako Espainiako Kopan.

Animorik ez zuen falta izan hernaniarrak Zumaian, lagun asko joan baitziren bertara; eta helmugara iritsi zenean, elkarrekin os­patu zuten de­nek, lortutakoa.


Oso erregular, Kopan zehar

Guztira, sei probak osatzen zu­ten Espainiako Kopa, baina ko­rrikalari bakoitzaren lau emaitza onenak hartzen ziren kontutan, azken sailkapenera­ko. Kopa osoan zehar, oso erre­gular aritu da hernaniarra: hi­ru al­diz egin du bigarren (Borriolen, Al­haurin El Gran­den eta Kan­pezun), behin hiru­ga­rren (La Puebla de Don Fadri­quen), eta bes­te behin laugarren (Zu­ma­ian); Otañesen ez zuen parte hartu. Are gehiago, be­ra izan da denetan erregularrena, par­te hartu duen pro­ba guztietan bost onenen artean sailkatu den bakarra; eta lider ere izan zen bi aldiz. Hala iritsi zen Zumaiara.

Baina azkenean, Marc Viz­caino kataluniarrak hartu zion aurrea, Zumaian irabazita. Az­ken sailkapenean, 358 puntu lortu zituen Vizcainok, eta 350 puntu Artolak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!