Aurten ez dago Aurreskurik

Hernaniko San Joan jaietan bada ekitaldi bat ia inoiz falta izan ez dena, eta hori, haurren Aurreskua izan da, baina aur­ten ez da aurreskurik egingo. He­­­­rritar askok festetako pro­gra­ma etxean jaso du­tenean ha­rri­duraz ikusi dute aurreskua fal­ta zela, eta hori nola den po­sible edo zer gertatu den gal­dez­ka aritu dira. Bizitza osoan eza­gutu dute hernaniarrek Au­rreskua, eta somatu dute bere falta. 

Azken 54 urtetan Carlos San­chizek gidatuta antolatu da, eta aurten ez antolatzearen arra­zoi nagusia Sanchiz berak argitu du. «Urte asko dara­matzat antolatzen, 54 urte, eta belaunean ere ebakuntza egin didate. Otsailean Udalean esan nuen ez nuela jarraituko, eta utzi egingo nuela. Orduan eba­kuntzaren zain negoen, eta ba­nekien edozein momentutan dei­­tuko zidatela. Horri gaine­ratzen badiogu daramatzadan urteak, uzteko momentua zela ikusi nuen. Azken urteotan ikus­ten nuen gertu zegoela momentu hori, eta iritsi da».

Hala ere, Carlos Sanchizen erretiroak nola ekarriko du ba, Aurreskua bertan behera ge­ratzea?, galdetzen dute as­kok. «Ez dagoelako inor ere atze­tik prest, antolatzeko» eran­tzu­ten du. «Nik otsailean ezagu­tarazi nuen nire erabakia, eta hiru-lau hilabete izan dira or­dezkoa bilatzeko edo anto­la­tze­ko. Eta ez da inor ere aur­kez­tu».

Udalak Jai Batzordean eman zuen Sanchizen erabakiaren berri, baina inork ez du an­to­lakuntza bere gain har­­tu nahi izan. 

Aurreskuaren historia luzea da Hernanin, XIX. mendeko ar­gaz­kiak eta erreferentziak ere ba­daude. Eta pena handiarekin har­tu du Sanchizek bertan be­he­ra geratzea. «Ez dut go­go­ra­tzen inoiz horrelakorik. Lau ur­terekin hasi nintzen Aurres­kuan parte hartzen. Gero festen batzordekoek nik  ardura har­tzeko eskatu zidaten, eta hartu nuen. 54 urte pasa dira, eta urte horietan guz­tietan bi urtetan ba­ka­rrik izan ziren arazoak. Bat, San Joanak bertan behera ge­ratu ziren urtean, eta bestea, ara­­zo politikoengatik ere ezin izan zenean antolatu». 

Berak uzterakoan Aurreskua ez zela antolatuko esaten zio­ten haurren gurasoek, baina ho­ri ez zela horrela gertatuko pen­tsatzen zuen. «Bateren batek ar­du­ra hartuko zuela uste nuen. Arriskua ikusten nuen, baina ezta pentsatu ere horrela izan­go zenik. Askok diote ez bada egiten dela, herriak ez duelako nahi, baina gauzak ez dira ho­rre­la. Herriari gauzak eskaini be­har zaizkio».

Hala ere, urtebeteko gauza iza­tea espero du. «Urtean zehar bilatuko dute, edo bateren bat ager­tuko da antolakuntzaz ar­du­ratuko dena. Urte batetik bes­tera ezin da gurea eta hain her­naniarra den zerbait desa­gertu. Berreskuratu behar da. Orain erreabilitazioan nabil eta kalean herritarrek galdetzen di­date zer gertatu den».