Hernani Wukrorekin taldeko kideek eskerrak eman nahi izan dizkiete Aurki Tailerretako ikasleei. Izan ere, haiek egindako lanak erakusgai jarri eta salmentetatik lortutako 505 euro Wukrora bidali ahal izan dituzte, bertako proiektuetan laguntzen jarraitzeko.