Atsegindegi garagardotan murgildu da

Errugbi Elkarteak antolatzen duen Gara­gardo Azoka berriz ere martxan jarri zen atzo Atsegindegin.  Igandera bi­tar­tean egingo da eta jan edanaz gain, musika ere izango da. Landaren errugbi barne­ra­tzaile txa­­pel­keta ere anto­latu da bihar.

Inaugurazioan Jua­­­n Rodri­guez presi­den­teak eta Joxe Elo­segi zuzen­da­ri­tzako kideak urteko balo­razioa eta datorren denbo­ral­diko erron­ken berri eman zuten. Gaur 18:00­etan irekiko da barra eta su­kaldea 19:30­etan, eta 23:00ak arte eskatu ahal izango da jatekoa. Itxi, berriz, egunero, gaueko 00:00­etan. 


Boletoak salgai pilota finalerako zozketan sartzeko

Bestetik, boletoak daude salgai Irribarria eta Urruti­koetxea­ren arteko eskuzko finalerako, bi sarrera zozketatuko dire­larik. Zenbaki batekin bi sa­rrera irabazi daitezke eta zozketa 22:00etan egingo da Atsegindegin. Bertan egotea ezin­bestekoa da eta bertan emango da saria. Irabazlea agertuko ez balitz berriz zozketatuko da boleto saritua agertu arte. 

Bihar eta igandean, bes­tal­de, eguerdiko 12:00etan ire­ki­ko dira barrak, eta sukaldea, 13:30e­tatik 15:30etara eta 19:30e­­ta­tik 23:00etara. Denbo­ral­di bu­ka­erako bazkaria igan­­­dean, 14:00etan egingo da.

Giro onik ez da faltako azokan, egunero, eta gainera, bihar gaueko 21:30etan hasita, Bide batez trikiti taldeak joko du. Bestalde, bihar errug­bi bar­ne­ra­tzaile txapel­ke­ta egin­go da Lan­daren, 15:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!