Garagardoa, musika eta lehia, lau egunetan

Errugbi Elkartearen berriro ere antolatu du Garagardo Azoka; gaurtik igandera bi­tar­tean egingo da Atsegind­e­gin. Jan edanaz gain, musika ere izango da, eta larunba­tean, errugbi barneratzaile txa­­pel­keta.


Gaur eta bihar goizez; asteburuan egun osoan

Inaugurazio ekitaldia 19:30etan egingo da, eta bertan, Juanito Rodriguez presidenteak eta Joxe Elosegi zuzendaritzako kideak urteko balorazioa eta datorren denboraldiko erron­ken berri emango dute.

Baina garagardoak dasta­tzen hasteko aukera arra­tsal­deko 18:00etan irekiko da, bai gaur eta baita bihar ere. Era be­rean, sukaldea 20:00etan ire­kiko da gaur; 19:30etan bihar, eta 23:00ak arte eskatu ahal izango da jatekoa. Itxi, berriz, egunero, gaueko 00:00etan.

Larunbat eta igandean, bes­tal­de, eguerdiko 12:00etan ire­ki­ko dira barrak, eta sukaldea, 13:30e­tatik 15:30etara eta 19:30e­­ta­tik 23:00etara. Denbo­ral­di bu­ka­erako  bazkaria igan­dean, 14:00etan egingo da.

Bide batez taldea eta lehia

Giro onik ez da faltako azokan, egunero, eta gainera, larunbat gaueko 21:30etan hasita, Bide batez trikiti taldeak joko du.

Bestalde, larunbatean errug­bi bar­ne­ra­tzaile txapel­ke­ta egin­go da Lan­daren, 15:00etan, 8 talderen artean. Festa boro­bi­l­du, noski, azokan egin­go dute; sari banaketa, 21:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!