Aretoa lepo beteta, Olano Fondoaren edukia ezagutzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 13a, 02:00

Atzo aurkeztu zuten Jesus Mari Olano Fondoa, berak gorde zuen altxorraren zati bat ezagutzera emanez. Eta Joxan Goikoetxeak eta Irati Sarasuak gidatutako saioan, lepo beteta ageri zen udaletxeko areto nagusia. Gustora ikusi eta entzun zuten bertaratuek, atzokoan erakutsi zietena. Hots eta musika grabazioak, gordetako bertsoak, garai bateko irudiak... jarri zituzten, eta zuzeneko musika ere tartekatu zuten. Hain justu, Juan Luis Perez Petti abeslari nafarrak eta Goikoetxeak eman zioten bukaera ekitaldiari, musikarekin eta kantuan. Aurretik, omenalditxo bat ere egin zioten Olanoren familiari, Jesus Mari zenaren emazteari lore sorta eskainiz. Goikoetxeak nabarmendu zuen, bukatzeko, 10 urtetako lana izan dela altxor hori bildu, eta herritarren eskura jartzeko prestatzea. Eta azpimarratu zuen, orain la­gun­tza behar dutela, lan honek segida izan dezan.

Informazio  gehiago, erreportajea honetan: Hernanin entzundako «herri bizitzaren musika eta hotsak», Jesus Mari Olano Fondoan bilduak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!