Antiespeziston Topaketak, ostiraletik igandera

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 13a, 02:00

Hiru eguneko jardunaldiak an­tolatu dituzte aste honeta­ra­ko, Hernanin, NOR tal­de anti­espe­zistak eta Urumea Herrigu­neak. Herrigunean bertan jarri dute zita, Antiespeziston Topa­ketak egiteko, ostiraletik igan­dera; maiatzaren 17tik 19ra.

Nabarmendu dute, arrazoi ugari daudela, topaketetan parte hartzeko: «elkar ezagutu eta saretzeko, ahots ezberdi­ne­­tatik asko ikasteko, dibertitze­ko, eztabaidatzeko, konspi­ra­tze­ko, elkarbanatzeko... Berta­ra­­tzeko arrazoi anitz daude, au­keratu zurea eta apuntatu!».


Egitarau osoa ezagutzeko eta apuntatzeko, emailez

Izan ere, Antiespeziston Topa­ketetan parte har­­tzeko, beha­rrez­koa izango da aldez au­rre­tik izena ema­tea, email bidez: info@nor.eus helbide elektro­ni­kora idatzi behar da.

Eta egitarau osoa ezagu­tze­ko edota informazio gehiago jasotzeko ere, helbide horretara idatzita izango da aukera.

Hala ere, egitaraua zabaldu ez badute ere, aurreratu dute zein ekintza mota izango di­ren, bi egun horietan: hi­tzal­diak, elkar ezagutzea, taile­rrak, gaubelak, koordinazioa, kon­tzertuak, batzarrak, mahai in­guruak, zinea, jolasak, zaintza, asanbladak, konspirazioa...

Otorduak eta gauak ere, bertan egingo dituzte: «ekarri lo zakua! Jatekoa eta lo egi­te­ko tokia soberan izango da», ani­matu dituzte herritarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!