Uxue Bereziartuak eta Aitor Altunak egindako kartela, bozkatuena

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 30a, 01:00

Dagoeneko aukeratu dute hernaniarrek, zein izango den 2019ko Inauteriak iragartzeko kartela. Aitor Altuna Etxabek eta Uxue Bereziartua Lonbidek diseinatutako proposamenak jaso ditu boto gehien, aurreko asteotan egin den bozketan, eta beraiek eskuratuko dute 600 euroko saria.
Lau proposamen zeuden aukeran, eta 888 hernaniarrek eman dute bere botoa. Horie­tatik, 393 boto jaso ditu Altuna eta Bereziartuaren proposamenak, baina estua izan da bozketa. Izan ere, alde txikiarekin irabazi dute: bigarren boz­katuenak, emakume bat hiru kapelarekin irudikatzen zuenak, 374 boto lortu ditu, soi­lik 19 gutxiago. Gainerako bi proposamenek, 104 eta 17 boto jaso dituzte.
Jakinarazi dutenez, botoen %80a internet bidez eman dute hernaniarrek, eta beste %20a Biteri kultur etxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!