Euskal Errepublika lortzeari buruz gaur, Rufi Etxeberria eta Jone Etxeberria

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 27a, 01:00

Duela 20 egun, azaroaren 8an antolatu zuen Hernaniko Sor­tuk, Euskal Errepublikari bu­ruzko solasaldia; baina Ugaitz Errazkin aske utzi zutela eta, atzeratu egin zuten azkenean. Eta gaurko jarri dute zita, sola­saldia egiteko: Euskal Errepu­blika nola lortu izango da gaia, iluntzeko 19:30etan hasita, Bite­riko areto nagusian.
Horri buruz aritzeko, bi hiz­lari gonbidatu dituzte zitara: Rufi Etxeberria eta Jone Etxe­berria, biak ere Sortuko kide. Euskal Herriaren egungo ego­era aztertu eta etorkizuneko erronkez arituko dira.
Herri batzar modura plan­teatu dute solasaldia, eta bi orduko iraupena aurreikusi dute, iluntzeko 19:30etan hasi eta 21:30ak arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!