Hasierako bultzadari ezin eutsi, garaipenak ihesi

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 25a, 01:00

Nahasia izan zen atzoko par­tidua. Landaren hartu zuen Hernanik, Indepen­dien­te, eta irabazteko asmoz zelairatu ziren etxekoak. Kantabriarrak ez zeuden amore emateko prest, ordea, eta lasai ere ez. Baina garaipenarekin itzuli ziren etxera, 20 eta 31(b).

Ondo  hasi zen Hernani, eta aurreneko zatiko entsegu ba­karra Independienterena izan ba­zen ere, etxekoak zeuden au­rretik, atsedenal­dira iristean, zigor kolpeei esker: 9 eta 7.

Bigarren zatian are hobeto aritu ziren etxekoak, eta 49ga­rren minutuan entsegua ere eginda, 20 eta 15 aurretik zijoaz­ten. Ordurako Indepen­dien­tek hiru txartel hori ja­soak zituen. Hernanik jaso zuen, ordea, hurrengoa, eta gain­behera etorri zen, 60ga­rren minututik aurrera; zigor entsegua eta beste bi entsegu eta horien transformazioekin, Independientek irabazi zuen azken 20 minutuetan, 31 pun­tu biltzera iritsita.

Kolpea jasota ere, aurrera egiteko prest dagoela erakus­ten du Hernanik beti, eta hu­rrengo norgehiagokarako buru-belarri prestatuko da. Ordiziaren kon­tra ariko da, etxetik kanpo. Ordiziak da­goeneko 5 garaipen badau­z­ka (Hernanik 3), eta ba­li­teke gaur, La Vilaren kontra 6garrena lortzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!