Euskaraldia

Oronaren euskararekiko konpromiso sendoa

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 24a, 01:00

Orain dela 20 urte hasi zen Orona euskararen sustapenerako lanetan, eta 2002an diseinatu zuen lehenengo Euskara Plana. Ordutik, laneko arlo guztietan euskararen erabilera eta presentzia handitzeko lanetan ibili da.

Oronako  Euskara Planaren helburu nagusia langileen artean euska­ra­ren erabilera susta­tzea da, eta azken urteotan, helburu horrekin lo­tu­tako ekimen ezberdinak jarri ditu martxan. Horien artean, 2016­an Soziolinguistika Klusterrak ga­ra­tutako Eusle Metodologian oinarritutako egitasmo bat ja­rri zuen martxan Oronako sail ezberdinetan. Egitasmo horretan, langileek euren artean eus­karaz egiteko konpromisoa hartu zuten epe jakin batean, eta hizkuntza-ohiturak alda­tzea posible dela ikusi zuten.

Orona, ‘BaietzHernanik!’rekin eta Euskaral­dia­rekin bat
Orain arte egindako bideari segida emateko, Oronaren helburuarekin bat datozen bi egitasmotan parte hartu du aurten: Baietz Hernanik! eta Euskaraldia.
Baietz Hernanik! egitasmoa sustatu dute lankideen artean eta horretarako, sentsibilizazioa eta motibazioa lantzeko 9 lan-saio egin dituzte Euskara Ari Du elkarteko bi kideren laguntzarekin. 100 langile inguruk parte hartu dute lan-saioetan.
Saio horiek,  lankideen euskararekiko ahalduntzearen 

bi­­dean urrats bat gehiago ematea izan dute helburu, hizkun­tza ohiturak alda­tzeko asmoarekin. Horrez gain, saioetan parte hartu dutenei, lan-eremuan hizkuntza ohituraren bat alda­tzeko konpromisoa hartzea pro­posatu diete. Horrela, Oro­na­ko lankide diren 110 erronkalari dituzte egitasmoarekin bat egin dutenak.
Euskaraldiari dagokionean, Orona egitasmoaren erakunde sustatzailea da, eta langileei izen-ematea errazteko bideak jartzeaz gain, Euskaraldiaren inguruko informazioa zabaldu du eta Euskaraldiak iraungo duen 11 egun horietarako ekimen ezberdinak prestatu ditu baita ere.
   
Euskararen Eguna, egun berezia Oronan
Horrez gain, urtero Euskararen Egunerako ekimenen bat 
a­n­­­­­­t­o­­­latzen du Oronak, eta aurten ere, Euskaraldiari amaiera emateko prestaketa lanetan dabil Hernaniko Kooperatiba.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!