Euskaraldia

Argazki erraldoia, Euskaraldiari hasiera emateko akuilua

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 23a, 01:00

Euskara Ari Du elkarteak bul­tzatuta urte osoan Baietz Her­nanik! erronkan parte har­tu duten askok eman dute izena gaur hasiko den Euskaraldian ere, 11 egunez euskerari eusteko. Hasiera ofiziala emateko, argazki erraldoia ateratzeko zi­ta jarri dute 19:00etan, Plazan.
Euskeraren Egunean bukatuko da Euskaraldia. Baina egun horren bueltan ekitaldi gehiago ere izango dira. Hain zuzen, Udal Euskaltegiak an­to­latuta, Mintzodromoa egingo da azaroaren 29an, eta gaurkoa da izena emateko azken eguna: euskaltegi@hernani.eus edo 943 33 18 96. Goizeko 10:00­etan eta arratsaldeko 19:00e­tan egingo dira saioak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!