HURRENGO ostiralean emango zaio hasiera Euskaraldiari eta aste honetan Euskara Ari Du egitasmoarekin bat egingo du. Biak ere helburu bera dute: hizkuntza helburuak aldatzea eta orain arte ausartu ez direnei esaten diote Euskara Ari Du-tik: «ausartu zaitez eta egin hamaika egun euskeraz! Eta gustura badaude, animatzeko Baietz Hernanik! erronkaren azken txanpara». Izena emateko aukera dago Biterin eta lokalean.
Euskara Ari Duk kudeatuko du Euskaraldia eta bihar asteartean, hilaren 20an prestakuntza saioa izango da Biterin, arratsaldeko 19:00etan. «Prestakuntza saioak jendeak dauzkan beldur horiek kentzeko da. Askotan ez da erraza pauso hori ematea eta prestakuntza sioak laguntzen dute». Euskaraldian izena eman duten guztientzat; oraingoz, 829, izango da.
Txapak banatuko dira Larramendiko lokalean
Txapak ere banatuko dira bihartik ostiralera arte. Larramendi 11ko bulegoan banatuko dira 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Prestakuntza saiora joaten direnei txapa emango zaie eta txapa bakarrik behar dutenei eskatzen zaie Larramendira joateko saioa ez eteteko.
Argazki masiboa Plazan, ostiralean 19:00etan
Ostiralean, hilaren 23an, Euskaraldia dela eta, argazki masiboa aterako dute Gudarien Plazan, 19:00etan. Erronkalariei eta Euskaraldiko kideei dei egiten zaie argazki masiboan partehartzera.