Merkataritza txikia sustatzeko diru-laguntza indartu du Udalak

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 13a, 01:00

Hernaniko alkateak eta Berriak Merkatarien eta Ostalarien Elkarteko presidente Tomas de Diegok elkarlanerako hitzarmena sinatu dute. Horren arabera, Udalak, herriko merkatari txikiekin duen konpromisoaren barruan, 24.000 euroko diru-laguntza eman dio elkarteari urte osoan herrian egiten dituzten ekimenak sustatzeko. Iaz baino 10.000 euro gehiago jaso du aurten Berriak elkarteak eta 25. urteurrena ospatzen ari da. Berriak elkarteak 98 bazkide ditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!