Eskubaloi taldeek aurkezpen festa giro ezin hobean egin zuten

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 26a, 02:00

GIRO ezin hobean pasa zuten aurreko larunbata Hernaniko Eskubaloi Taldeko kideak. Hernaniko eskubaloiaren 18-19 denboraldiaren aurkezpena egin zuten eta aurten izango diren taldeak ondoko hauek dira: Infantil Neskak, HET-Sesa Tools; Infantil mutilak, HET-Sorlan; Infantil mutilak, HET-Zintzarri; Kadete neskak, HET-Alaia; Kadete mutilak, HET-Goizargi/Putzueta; eta Jube­nil mutilak, HET-Anexo.

Antolatzaileen balorazioa oso positiboa izan da
Talde horietaz  gain,  Esku­baloi Eskolan hasi berriak diren haurren aurkezpena egin zuten. Ondoren lagun ar­teko bazkaria egin zuten, eta arra­tsaldean jaia girotzeko, jokoak, bingoa eta zozketak antolatu zituzten Hernani Eskubaloi Taldekoek. Arratsal­deko 8etan jaiari amaiera eman zitzaion eta nola ez, antolatzaileen balorazioa oso positiboa eta baikorra izan zen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!