5 urte maskotak zaintzen

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 20a, 02:00

Zein azkar doan denbora! Canexionen ospakizunez blai gaude 5 urte beteko ditugulako Hernanin, eta zuekin guztiekin ospatu nahi ditugu. Promozio bereziak eta zozketak dauzkagu urria osoan zehar, baina, datorren larunbata berezia izango da! Goizeko 11:00etatik 13:00etara CanexDay eguna egingo dugu; sorpresaz, zozketaz eta opariz jositako festa eguna. Guztiok zaudete gonbidatuta, zuen txakurrak eta katuak zaintzen lagundu dizuegulako 5 urte hauetan zehar.

Kirol Canin izeneko denda txiki batekin hasi baginen ere, pixkanaka, zuekin batera hazi gara, gaurko Canexion bilakatu arte: espezializatutako zentro bat, non denda konpletoenetako batez gain, eskaintzen ditugun albaitaritza zerbitzua, txakurren ileapaindegia, txakurren heziketa, nutrizioan eta portaeran aholkularitza eta abar.

Canexionen zuen zain egongo gara!

www.canexion.es

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!