Maila eta mota guztietako ikastaroak, euskera ikasteko

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 10a, 02:00

Ikasturte berrirako matri­ku­la epea ireki du AEK eus­kaltegiak Buruntzaldeako he­rri guztie­tan; tartean, Her­nanin.
Maila eta mota guztie­ta­ko ikastaroak daude auke­ran, eta udaletxeetan diru-laguntzak eskatu daitezke, matrikulak ordaintzeko.

Presentzialak edo etxetik egitekoak, maila guztietan
Norberaren beharretara ego­ki­tutako ikastaroak egin daitez­ke, euskera ikasteko.
Batetik, autoikaskuntza pro­­grametan eman daiteke izena. Tutoretza zerbitzua ematen du euskaltegiak, eta programazio pertsonalizatua.
Bestetik, talde presen­tzia­le­tan eman daiteke izena. Haue­tan ere tutoreek jarrai­pen per­tsonalizatua egiten diote ikas­le­ari, baina taldean ematen dira klaseak.
Modu batera edo bestera, norberak aukeratu dezake neu­rria eta maila ere: astean bi, hiru edo lau egunetan jaso daitezke klaseak, goiz, eguer­di, arratsalde edo iluntzee­tan, A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mai­le­tan. Nork bere beharrak zehaz­tu ditzake, gainera: ba­tzuk HABE, EGA, IVAP, Osa­ki­de­tza edota IRALEko azter­ke­tak prestatze­ko aukera egin de­zakete; beste batzuek, da­kitena hobetzeko bai­na hitz egiteko soltura har­tzeko edo zalantza grama­ti­ka­lak argitu eta erabilera oke­rrak zuzen­tzeko. Alfabe­ta­tze­ko aukera ere badago.
Era berean, Zilegi Eskola edo Mintzalagun programen bitartez, ikasitakoa praktikan jartzeko aukera ere ematen da.

Epea irekita, izena eman eta diru-laguntzak eskatzeko
Hernaniko AEK euskaltegian ize­na emateko, hiru aukera daude: 607 592 864 tele­fonora deitu; herna­ni@aek.eus helbi­de­ra idatzi; edo Larramendi kalea 11ko bule­gotik pasa, aste­lehen, asteazken eta osti­ra­letan 09:00etatik 13:00etara, edo astearte eta ostegunetan 17:00etatik 19:00etara.
Diru-laguntzak, berriz, Her­naniko uda­letxean eskatu di­tzakete ikasleek. Matri­kularen %70 eta %90 artean ordain­tze­ko adina jaso daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!