Bost egunetan azkenekoa dute gaurkoa, Zikuñagako jaiek. Eta lasaiagoa izatetik urruti, zalaparta ederrekoa izango da azken traka: goizetik gauera, bete-betea izango dute egitaraua, festak modurik onenean bukatzeko. Herri kirolak, paellada edota apar festa izango dira, besteak beste, eta jende asko bilduko da, ziur.
Atzoko eguna ere polita izan zen auzoan. Eguerdian, sagardo dastaketaren aurretik, tortilla lehiaketako sariak eman zituzten: Rosi Altunak irabazi zuen, Ziatzeta eta Evaren aurretik.
Arratsaldean, berriz, Mini Motoekin gozatu zuten gaztetxoek, abiadura bizian; eta baita ikusleek ere.
GAUR, igandea
10:00, Zikuñagako Amaren omenezko meza.
11:00, Marrazki lehiaketa.
11:00-13:00, Jumping, barredora eta puzgarriak.
12:00, Herri kirolak: harria jasotzen Imanol eta Xuban Kortaberri, eta aizkoran Kañamares nafarra.
14:00, Paella-jate herrikoia.
15:30, Marrazki lehiaketako sari banaketa.
Ondoren, apar festa.
17:00, Helduen toka, bote eta igel txapelketak. (Izenemateak, 16:00etatik 17:00etara).
17:00-19:00, Jumping, barredora eta puzgarriak.
19:00-22:30, DJ Nemuxekin dantzaldia.
21:00, Zezensuzkoa.