Aristizabal kaleko 5 zenbakian dauka egoitza Kantuz Musika Eskolak (anbulatoriotik gorako aldapan), eta ikasturte berrirako matrikula epea irekiko du, astelehenean. Gitarra klaseak ematen dira bertan.
Ikasle direnak aurrena
Astelehenetik ostiralera, irailaren 10etik 14ra, iazko ikasleentzako irekiko da, izenemate-epea.
Ikasle berrientzako, berriz, irailaren 17tik 21era arteko epea izango da.
Izenematea, udaletxean
Ikasle zaharrek edota berriek, udaletxean eman beharko dute izena, Herritarren Harrera Zerbitzuan (HHZ).
Informazio gehiago nahi izanez gero, hezkuntza saileko telefonora deitu behar da: 943 33 70 41.