Aurtengoek hegan egin dute; hurrengo urtera arte!

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 27a, 02:00

Sagardo tragoxkekin frexkatzeko aukera izan zuten atzo Portu auzora gerturatu zirenek, baita pintxo batzuekin bapo geratzekoa ere. Zapore are goxoagoa izaten du, gainera, Portuko probaketak, Juneren Hegoak elkarteari emango baitiete jasotako dirua, haien hegoak astindu eta familiei laguntzen jarraitu dezan. Herri kirol desafioak berotu zuen giroa arratsaldean, lehia bizia izan baitzen bertan! Laiotzek dan­tzarazi zuen auzoa beranduago, eta beraiekin bukatu zen festa, aurreko egunean baino goizago. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!