Fernandez Imaz eta Zubillaga, Organo Zikloan

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 8a, 02:00

Hernanitik Donostiara joan izan dira musikariak orain arte, eta gaur Donostiatik Hernanira egingo du salto Musika Hamabostaldiak. 

Hain zuzen, Organo Zi­kloari dago­kion kontzertue­tako bat es­kainiko dute San Joan Bataiatzailea elizan; arratsaldeko 20:00etan hasita izango da, debalde.

Fauré, Franck, Duruflé, Mahler... bezalako musikarien obrak eskainiko dituzte gaur, besteak beste.

Bi emakumezko, protagonista
Gipuzkoako bi musikari eza­gunek eskainiko dute gaurko emanaldia: Loreto Fernandez Imaz organo-joleak eta Ainhoa Zubillaga mezzosopranoak.    

Entzuleek gozatzeko mo­duko programa osatu dute bion artean, organoa oinarri dela. 

Besteak beste ondorengo musikarien obrak eskainiko dituzte: Fauré, Franck, Duruflé, Mahler…

Hortaz, maila artistiko altuko, eta zailtasun tekniko haundiko kontzertua izango da Fernandez Imaz eta Zubillagak eskainiko dutena.

Sarrera librea izango du emanaldiak, musika gustoko duten hernaniar eta herrita­rrei eskainitakoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!