«Oraindik sinistu ezinik gabiltza denak!»

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 9a, 02:00

Maider Altuna eta Julene Etxe­berria hernaniarrak Liga­ko txapeldun geratu ziren pasa den igandean Bartzelonan. Den­­boraldia ezin hobeto amai­tu dute. Liga irabazi eta bi egu­netara Maider Altuna Tene­ri­fera joan zen mere­zi­tako opo­rretara. 23 urteko her­na­niarra finaleko joka­la­ririk hoberena izendatu zuten eta 20 urteko Ju­lene Etxebe­rriak bere lehe­nengo urtea izan du lehen tal­dean. Oraindik ere ezin sinistu dabiltza lorturiko balen­tria­rekin. 

«Realak 2013an irabazi zu­en Liga eta gero urte zai­lagoak eto­rri dira» Hala ere kasta ate­ra eta ezustean garai­pen itzela lortu dute. Biak ere ha­si­era an­tze­koak izan dituzte be­lar ho­ckeyan eta goi mai­lara iritsi dira. 

«Ikastolan, Li­zeo Santo To­ma­sen, eskola kiro­lean, be­lar hockeya dugu auke­ra­tze­ko eta kirol des­berdina iza­nik jo­ka­tzen ha­si nintzen.  Ha­mar urte ni­tuen eta futbolean ere ari­­tzen nin­tzen, baina nire ahiz­­pak ere ho­ckeyra jokatzen zue­­nez ha­la­xe hasi nintzen. In­­fantil, ka­dete eta jubenil mai­­letan Lizeoko taldean joka­tzen nuen eta gero saltoa eman nuen Realera» dio Julenek.
Lehen taldera aurten eman du saltoa Julenek eta Maider Altu­naren taldekide bihurtu da, nahiz eta denboraldia bi­ga­rren taldean hasi eta ber­ta­ko par­taide izan den den­boral­dian zehar. «Fitxa biga­rren tal­dea­rekin daukat eta aur­ten­goa izan da lehe­nengo denbo­ral­dia aurre­neko taldea­rekin jokatu dudala. Aurreden­boral­dian esan zida­ten  lehe­nengo talde­arekin egi­teko aurre­den­bo­raldi hori eta bertan gera­tzea lortu nuen. Nere debut ur­tea izan da eta gainera gola sar­tzeko aukera izan nuen Club de Camporen kontra».

Maider Altunak pasa den ur­tean eta aurten ere esan du tal­deak berrikuntzak izan di­tuela bi urte hauetan eta Liga­ren hasieran nabaritu ze­la. Taldean jende berria sendo­tzen joan den heinean tal­deak gora­kada nabaria eza­gutu du eta gutxik espero zuten Liga irabaztea lortu dute. Julene iri­tzi berekoa da. «Pasa den den­boraldian eskar­mentu haun­diko jokalari as­kok utzi zuten taldea eta bigarrenetik jen­de asko igo zen. Talde erdia bai­­no gehiago 20 urte azpikoa da». 

«Presiorik gabe gauzak borobil irten dira»
Maiderrek dio «Liga hasi­eran par­tidu asko galdu geni­tuen gol bategatik, behin sal­bazioa zihurtatuta presioa kendu ge­nu­en gainetik eta ho­rrek me­sede asko egin digu».
Lehenengo Maila hamar tal­dek osatzen dute. Liga erre­gularra jokatzen da eta azkena jei­tsi egiten da zuzenean. Az­ken aurrenak jeitsierako pro­mo­zioa jokatzen du eta beste zor­tzi taldeek titulurako play­offa. Playoff horretako kanpo­raketen irabazleek lauko final batera sailkatzen dira eta bi par­tidutan erabakitzen da Ligaren irabazlea. 

«Liga erregularreko azken jardunaldietan promozioa ez jokatzeko borrokan egon gi­nen» dio Julenek eta «azke­ne­an hiruko berdinketa bat egon zen eta seigarren amaitu ge­nu­en. Beraz hirugarrena zen play­offeko aurkaria, kasu ho­netan SPV Complutense. Orain bi aste jokatu genituen bi par­tiduak, Madrilen, larun­bata eta igandean. Lehenengo par­ti­dua 2-1 galdu eta bigarren egu­­nean 4-2 irabazi genuen. Ezus­tekoa izan zen, presiorik ga­be kanporaketa aurrera ate­ra genuen». 

Honela lauko finalera sail­ka­tzea lortu zuten Cinderella-Marierrauskin (inork es­pe­ro ez duen gonbidatu) be­zela. 

«Lauko finalean, disfrutatzera irten ginen»
«Finalerdia Bartzelonako RC Poloren aurka jokatzen ge­nuen eta gainera beraien etxe­an antolatu zen lauko finala. Playoffean gertatu bezela pre­si­oa beraiek zuten. Taldeko bete­­­ranoek esaten ziguten dis­fru­tatzera irteteko zelaira pre­siorik gabe. Eta honela ber­din­keta lortu genuen eta penalti edo shoot out-etan 4-3 iraba­zita finalera pasa ginen». 

Finala ez zen ongi hasi eta lehen­dabiziko ordu laur­de­ne­an asko sufrituta 1-0 hasi ziren galtzen Sant Cugateko Junio­rren aurka. «Maiderrek berdin­keta lortu zuen eta berriz ere shoot out-etan 3-0 irabazi ge­nuen Liga, atezainak denak gelditu eta gero». 

Datorren urtean, Europan
Transizioko beste urte bat zena hasiera batean ezin ho­beto amaitu da, ezuste ha­un­die­­netako bat emanez. Ga­rai­­pen honek gainera Europako txa­pelketa nagusienean joka­tzeko aukera emango dio Rea­la­ri. «Sinestezina da niretzat. Hila­bete gutxitan lehenengo tal­dean lekua egin behar izan dut, astean lau egunetan en­tre­­natzen hasi eta denbora gutxian ikasi goiko mailan jokatzen. Eta saria Liga izan da, izugarria. Eta orain Eu­ropan jokatzeko aukera dugu. Amets bat da». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!