Asier Ezeiza eta Ugaitz Errazkin, kartzelaz aldatuta

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 16a, 02:00

Etxerat elkarteak jakinarazi du­enez, Asier Ezeiza Aierra preso hernaniarra Frantziako Mont de Marsan espetxera gerturatu zu­ten ostegunean. Euskal Herritik 750 kilometro ingurura dagoen Tarasconeko espetxetik hurbildu dute, 160 kilometrora dagoe­nera.

Ezeizarekin dagoeneko 14 dira azken hilabeteetan gertu­ratu dituzten euskal presoak. Mont de Marsan eta Lanneme­zaneko kartzeletara eraman dituzte. Hernaniarra 2008an atxilotu zuten, ETArekin ze­rikusia izatea leporatuta.

Espainian, urrutiratua
Desberdina da, ordea, Ugaitz Errazkin Telleria preso herna­nia­rraren kasua.

Errazkin Madrilgo Soto del Real espetxean zegoen, apiri­la­ren 18an estraditatu zutenetik, sei urteko kondena beteta. Orain gutxi, berriz, ekainaren ha­sie­ran, Madriletik Algecira­se­ra era­man dute, eta beraz, etxe­tik 1.095 kilometrora dago orain. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!