Goi mailako txistulari ikasketak bukatuta, Haritz Ezeiza hernaniarra

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 10a, 02:00

Musika Eskolan, haurra zela hasi zituen ikas­ketak Haritz Ezeiza her­na­niarrak, txistua­re­kin, albo­ka­rekin eta dultzai­narekin. Azken bi tresna ho­riek jotzen erakusteko ira­kas­le lanetan ere badabil, azken urteetan, Musika Eskolan.

Txistuari dagokionez, be­rriz, Goi Mailako ikasketak bu­katu berri ditu Musikenen, eta gradu amaierako kontzer­tua Hernanin eman zuen az­terketa egin aurretik, pasa den astean.

Errepertorio barrokoa edo­ta garaikidea izan zituen oi­narri, publikoa txundituta utzi zuen emanaldiak. Ezeizak bakarrik nahiz lagunduta eman zuen kontzertua: Ai­tor Amilibia irakaslea eta Peio Irigoien, Oscar Ovejero, Haritz Labrador eta Garazi Navas (akordeoia) izan zituen lagun. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!