Dobera Euskara Elkartearen Zinea Euskaraz! egitasmoak Aupa Etxebeste! pelikula jarriko du bihar, arratsaldeko 18:30etatik aurrera, Sandiusterriko aretoan. Sarrera debalde da, eta nahi duenak borondatea eman dezake.
Aupa Etxebeste! filma 2005ean aurkeztu zuten Asier Altuna eta Telmo Esnal zuzendariek. Komedia hau 12 urtez euskeraz egin zen lehendabiziko filma da. Hori zela eta, arrakasta haundia izan zuen Euskal Herrian zein nazioartean.
Filman Patrizio Etxebeste, txapelak egiten dituen enpresaburu eta alkategaia, zeukan diru guztia xahutu duela konturatzen da. Horrexegatik, familiak ezin du Marbellara oporretara joan urtero bezala. Herriko inor hortaz kontura ez dadin itxurak mantendu beharko dituzte, hilabete osoa etxean sartuta geldituz. Honek elkarrekiko harremanetan eragina izango du.
‘Agur Etxebeste!’ grabatzen hasiko dira udaran
Egun, 13 urte beranduago, haren bigarren zatian lanean ari direla aurreratu dute. Agur Etxebeste! izena jasoko du oraingoan, eta uda partean hasiko dira grabatzen.