Juanmari eta Oscar garaile, Edu Benitezen omenezko txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 23a, 02:00

Eduardo Edu Benitez Tamayo hil zutela bederatzi urte bete zituen aurreko astean, maiatzaren 16an, eta ho­rregatik, gertatutakoa ahazten ez dutela adierazteko, omenalditxoa egin ziotela bere koadrilako eta dar­doetako lagunek larunbatean. Edu Benitez Memoriala antolatu zuten, Akarregiko zerbeza fabrikan. Juan Mari eta Oscar izan ziren garaile; ondoren, bigarren geratu ziren Iker eta Miguel, ekitaldiaren antolatzaileak; eta hirugarren izan ziren Asier eta Agustin. Txapelketaz gain, omenalditxoa ere egin zuten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!