Danbor hotsen artean omenaldi berezia, danborradaren ‘aitari’

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 20a, 02:00

Ostiralean hasi eta atzo leher­tu zen festa giroari, gaur emango diote bukaera, Flo­ri­da-Etxebe­rri auzoko Mendekoste Jaietan. Gaur izango da urte­ro­ko zita nagusienetako bat, haurren danborrada. Baina aur­­ten, beste ekitaldi berezi bat izango da; jaietako mo­men­tu­rik bereziena, beharbada: ome­naldia egingo diote Alejandro Sanchez Gil zenari, danborra­daren aitari: «danborrada zen bere pasioa; eta haurrak, oso inportanteak berarentzat», na­barmendu dute. Horregatik, oso berezia izango da gaurko haurren dan­borrada, eta segi­dan egingo dioten omenaldia.
Atzokoan, ederki gozatu zu­­ten haurrek, mota guz­tie­ta­ko jolasekin eta apar festa­re­kin; eta baita helduek ere. Tortilla lehiaketa Etxe­be­rri tabernak irabazi zuen; eta ondoren, 500 lagun inguru elkartu ziren, paella-jate herrikoian.

GAUR, Florida-Etxeberrin
11:00, Meza nagusia, hildakoen omenez.
11:00, Haurren danborrada.
12:30, Alejandrori omenaldia.
12:30, Sagardo dastaketa, txarangarekin batera.
14:00, Errifaren zozketa.
14:30, Jaien amaiera eta azken traka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!