Beste jardunaldi bat izan zuten aurreko astean atletismoko kideek. Ostiralean, Donostiako belodromoan jokatu zuten Gipuzkoako pertikako txapelketa infantil mailako neskek. Urrea eskuratu zuten Arixen Unanuek 2.20ko saltoarekin; Naia Gomezek, aldiz, brontzea eskuratu zuen 1.80ko saltoarekin.
Marka berria, Esnaolak
Beste bi proba ere izan zituzten. CD Hernanik eta Txingudik Ordizian egindako probetan, Eva Esnaolak marka berria egin zuela nabarmendu dute: 50 kilometro 03h53:30eko denborarekin. Proba berean, 22,8 kilometro egin zituen Hoki Guerrerok.
Beste hiru domina
Horrez gain, beste bi domina lortu zituzten, Anoetan: Jon Alonsok zilarra lortu zuen jabalin-jaurtiketan, eta mailuan, urrea; eta Txelu Del Solek brontzea, 5.000 metrotan.