Galtzak bete lan asteburuan palista eta pelotari hernaniarrek, hainbat txapelketatan

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 18a, 02:00

Palistek hasiko dituzte pe­lo­ta­rien asteburuko lanak, bai­na denak ibiliko dira lan­petuta. Herriartekoa izango da txa­pel­ketetako bat, baina ez bakarra.

Herriartekoa eta Estatukoa
Palan, Herriartekoa jokatuko da gaur, 20:30etan Deban. Joa­ne­ko­an 3 eta 0 irabazi zuen Her­na­nik. Bihar, berriz, Men­di­llo­rrin Estatuko Trinkete Txa­pel­ketan ariko da, Mi­ren Goi­koe­txeak, Ariane Arrie­tak eta­ Mai­der Men­di­za­ba­lek or­dez­katuta, Auña­men­diren kontra, 10:00etan.
Euskal Herriko Trinkete Txapelketa ere asteburuan hasiko da, baina Hernanik atsedenerako tartea izango du. Bestalde, datorren asteburuan Espainiako 30m-ko lehian ariko dira Amaia Irazustabarrena eta Maider Mendizabal.

Herriartekoa, eskuz ere
Eskuz, berriz, Herriarteko lehian sartuko da bihar Hernani final zortzirenetan. Altzon ariko dira, 17:00etan. Euskal Herriko Trinketean, bestalde, Iruran izango dute zita hernaniarrek bihar, 16:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!