Topaketa bihar goizean Biterin, ‘Herritarron Ituna’ osatzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 4a, 02:00

Asteazkenean egin zuen ma­hai ingurua Gure Esku Dagok, Biterin, Kistiñe Lujanbio, Miren Clemente, Kattalin Miner eta Joxe Mari Azurmendirekin. Eta biharko, jarri dute asteko bigarren zita: topaketa egingo dute Biterin, Herritarron Ituna osatzeko, 11:00etatik 13:00e­ta­ra. «Erabakitzeko dauz­kagun arra­­zoiak mahai gainean jarriko dira, Erabakitzeko Eskubi­dea­ren alde guztiek di­tuz­ten iri­tzi­ak eta arrazoiak partekatuz», aurreratu dute. Her­naniar guz­tiak dei­tu dituzte, bertara.

Bestalde, jakinarazi dute, ekainaren 10era arte zabalik egongo dela Gure Esku Dago­ren Andrekaleko lokala, ekainaren 10eko Giza Katerako izena eman eta kontsultak egiteko: astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 19:00etara. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!