Institutuko ikasle eta irakasleek mugalariak omendu dituzte Yorken

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 2a, 02:00

Hernani BHIko zortzi ikasle eta bi irakasle Ingalaterran egon dira pasa den astean, York-hirian, Ihesbideen Oroi­tza­penezko Elkartearen beteranoei eta hemengo muga­lariei omenaldia egiten. Eus­kal Pirinioak Askatasun Bi­deak (EPAB) elkarteak lagun­duta egon dira bertan.
Bigarren Mundu Gerra ga­raian, sare klan­des­tinoa sortu zen Euskal Piri­ni­oa­k inguruan. Naziek okupatutako Eu­ro­patik ihes egiten zutenei la­gundu zieten mu­ga­la­riek eta horien artean lau hernaniar zeuden: Tomas Ana­­bi­tarte, Mar­tin Errazkin, Juan Ma­nuel Larburu eta Flo­ren­tino Goiko­etxea.

Bost gurutze jarri dituzte Eden Camp museoan ­mugalarien omenaldi gisa
Hernani BHIko ikasleek, Eden Camp museoan, Pirinioko granitoaren origarriaren au­rrean Euskal Herriko mugalarei omenaldia gisa, bost gu­rutze jarri zituzten; lau mugalari hernaniarren izenean eta bestea Mendibeko Manex Sa­ro­txarren izenean.
Pasadizo asko ekarri dituzte bertatik. Eden Camp museoaren irteeran, bisitariak gonbidatzen dituzte mezu bat arbel haundi batean idaztera eta hernaniar ikasle batek Flo­rentino Goikoetxea... the Bas­que Country! idatzi zuen.
Italiako ikasleekin conditoiri (baserritarrak-gudariak) eta haien nazi eta milici fascistien kontrako borrokari buruz aritu ziren hizketan.

Ekainean eta irailean ­ibilaldiak
Oraindik ere beste bi ekitaldi daude iragarrita. Ekai­nean, bi eguneko men­di ibi­lal­­dia egingo du EPABek, Sal­ba­tore baselizatxotik (Men­di­be, Nafarroa Behe­rean) Orbai­zetara omenaldi mo­duan. Irai­lean: Men­diriz Mendi Elkar­­tearekin ibilaldiaren pro­po­samena: As­ka­tasun Bidea (Orgate/­Mu­gatik Otsa­gabia arte) izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!