Irakurtzea gozagarri, egunero

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 21a, 02:00

Egun oro da aproposa zerbait irakurtzeko. Horixe aldarrika­tzen dute Urumea bailarako liburutegietan. Hala ere, Libu­ru­­aren Nazioarteko Egunaren harira, apirilaren 23a, zer edo zer berezia antolatu dute, kasu batzuetan.

Errezitaldi musikatua, Astigarragan
Haur eta Gazte Liburuaren Egu­na­ren, apirilaren 2aren ha­ri­ra, Astigarragan Shakti Olai­zo­la izan zen lehengo astean, liburuekin gozatu eta jolastuz, ikus­kizun berezi bat emateko.
Astelehenean, berriz, Ni­gan, ispilu batean bezala erre­zi­taldi musikatua emango dute Irati Jiménez idazleak eta Petti musikariak. Doan izango da, 19:30etan liburutegian. Lite­ra­turari buruzko gogoeta umore­tsuak taularatuko dituzte.

Horrez gain, asteartean, hi­leko irakurketa klubaren saioa egingo da, 19:30etan; Inazio Mujika Iraolaren Azukrea belazeetan irakurriko da.

Euskeraz irakurtzeak, gozamena eta saria
Hernanin, berriz, «liburu egu­na eta erabiltzailearen eguna egunero izatea nahi» dutela aitor–tzen dute, eta ez dutela ezer berezirik antolatu.

Baina bada martxan kanpaina bat, Euskaltzaleen Topa­gu­neak sustatzen duena, euskeraz irakurtzeak dakarren gozamenari saria ere gehitu diona: Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa. Leitzaldean ere martxan jarri da, eta, beraz, liburutegi horietan euskerazko liburu bat maileguan hartu eta irakurtzen duenak, ondoren fitxa bat bete, eta saria lortuko du: txeke bat jasoko du, euskerazko libru bat %35 merkeago erosi ahal izateko, Hernaniko Balantxa, Gaueko Komikiak, Leokadisti eta Elkar dendetan. Gainera, horrez gain, hilero 30 euroko txekea zoz­ketatuko da, euskerazko li­bu­ruak erosteko erabili ahal izango dena. Maiatzaren 31ra arte izango da parte hartzeko aukera.

Irakurtzea, bestelako arte diziplinekin nahastuta
Bestalde, irakurtzea liburuekin, orri eta tintarekin lotzen da oraindik askotan, baina dagoeneko literatura beste arte diziplina batzuekin ere nahasten da. Horren adibide dira, besteak beste, Hernaniko liburutegian egiten diren saio linbikoak. Literatura, musika eta emozioekin nahasten da saio horietan. Hurrengoa, apirilaren 26an egingo da, 19:00etan, Rafa Ruedarekin. Era berean, internetek ere aukera ematen du literaturarekin beste modu batean gozatzeko. Hernaniko Liburutegiak webgunea berritu du (liburutegia.hernani.eus), eta bertan, tailer edo literatura saio berrien inguruko informazioa, ematen diren zerbitzuen ingurukoa, edota irakurleek beraiek osatzen duten Liburu Kutune­nak gida liburua ikusi daitezke, liburuekin eta literaturaz, egunero gozatzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!