Azkeneko sarrerak, biharko saiorako

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 19a, 02:00

Bihar izango da Bertso Guti­ziak saio berezia, Basque Culi­nary Centerren, arratsaldeko 19:00etan hasita. Kronikak eta Insalusek antolatuta, maila haundiko bertso saioa izango da aurrena, Maialen Lujan­bio, Unai Agirre, Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi bertsolariekin; Amaia Agirre ariko da gai-jartzaile lanetan. Eta ondoren, BCCko ikasleek prestatutako gutizia goxoak izango dira.

Saioaz eta afariaz gozatzeko, azkeneko 15 sarrerak besterik ez dira geratzen. Kroni­ka­ren bulegoan eskuratu daitezke (Larramendi 11, behea), 22 euroan; Dobera-Kronikako bazkideek, 20 euroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!