Txistulari gazteak izan ziren protagonista atzo, Hernaniko Txistulari Jaialdiaren aurreneko egunean. Milagrosan egin zuten Txistulari Gazteen Txapelketa, 34 txistulari eta bost talderen partehartzearekin.
Janitz Enparantza donostiarrak jaso zuen sari nagusia, 12 urte arteko bakarlarietan; Leire Retegi leitzarrak 13-16 urte bitartekoetan, Ane Telletxea hernaniarraren aurretik; eta Iruñeak, taldeka, Hernaniko Txilibitaren aurretik.
Gaur, berriz, txistulari gazteak bakarrik ez, adin guztietakoak, eta Euskal Herri osotik etorritakoak, aterako dira kalera, Txistulari Topaketarekin. Goizeko 10:00etan elkartuko dira, udaletxeko arkupeetan; eta 10:15etan abiatuko dira, herriko kaleetan eta inguruko auzoetan dianak jotzera.
Gero, 11:00etan, hamaiketakoa egingo dute, Santa Barbara elkartean, eta 12:30etan aterako dira berriro kalejiran, Plazan bukatzeko, ttun-ttunarekin. Lagunarteko bazkariarekin borobilduko dute asteburuko festa, Otsua-enean.