‘Mami Lebrun’ antzezlanak, saria

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 18a, 01:00

Ainara Ortega abeslari eta aktore hernaniarra da Xake Produkzioak taldeak sortutako Mami Lebrun an­tzezlaneko aktoreetako bat, eta XVIII. Donostia Antzerki Saria jasoko du obra honek asteartean, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, 19:30etan Victoria Eugenian. Ondoren, berriro ere obra antzeztuko du­te Ortegak, Kepa Errasti aktore eta gidoigileak eta Ane Pikaza aktoreak, Getari Etxegarairen zuzendaritzapean, Xabier Ormazabal zuzendari laguntzaile lanetan ari dela. Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak ematen dute sari hau, aurreko urteko lan onena saritzeko; guztira, 19 lanen artean aukeratu dute Mami Le­brun. Ekitaldiaz eta emanaldiaz gozatzeko, gonbidapenak eskuratu behar dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!